Gizartea -

Istripua

Aiegin autoak su hartuta erredurak jasan zituen gizona hil da

Ostegunean jazo zen. Gizona txakurra erreskatatzen saiatu zen, eta zauri oso larriak pairatu zituen. Gurutzetako Ospitalean zendu da, ostiral gauean.

Honela geratu zen autoa suak hartu ostean. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Honela geratu zen autoa suak hartu ostean. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Honela geratu zen autoa suak hartu ostean. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean, Aiegi parean (Nafarroa), autoak su hartuta zauri oso larriak jasan zituen gizona hil da, ostiral gauean, Gurutzetako Ospitalean. Hala eman du jakitera Euskadi Irratiak.

Gizona ibilgailutik irten zen, sua piztuta, eta autoa eten zuen, baina berriro ireki zuen atea, barruan zegoen txakurra erreskatatzeko; garrek harrapatu zuten, eta gorputzaren % 70ean izan zituen erredurak.

Zauriak oso larriak zirenez, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten helikopteroz, eta atzo gauean hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak