Gizartea -

Biharko eta etzirako

Bero handia eta euria astelehen honetan

Maximoak 37 gradukoak ere izan litezke barnealdean, baina ekaitzak espero dira.

Euskal hondartzak, Getxoko hau kasu, jendez beteta daude. Argazkia: Marcos Ferrer
Euskal hondartzak, Getxoko hau kasu, jendez beteta daude. Argazkia: Marcos Ferrer
Nola egin aurre beroari, asteburu honetan bezain indartsu jotzen badu?

1:22

Erredakzioa | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldi-iragarpenak aurreratua zuen: beroa izan da asteburu luze honetako protagonista nagusietako bat. Maximoak 37 gradukoak ere izan litezke barnealdean, eta itsasaldean ere aise gaindituko dute 30 graduetako muga. Hortaz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du; hala, herritarrei gomendatzen zaie ohiko neurriak hartzea Eguzkiarekin eta beroarekin tentuz ibiltzeko.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bere webgunean dioenez, gaur, abuztuak 15, ezegonkortasuna handitu egingo da, eta, beraz, zaparradak eta trumoi-ekaitzak botatzeko arriskua handitu egingo da, batez ere egunaren amaieran. Tenperaturari dagokionean, ez da ia aldaketarik gertatuko eta, ondorioz, giro beroarekin jarraituko dugu. Haizea hego-ekialdetik etorriko da, eta ez du ematen brisa altxatuko denik, beraz arratsaldean beroak eutsi egingo du baita kostaldean ere. Goizean goiz, eta egunaren amaieran, zaparradaren bat edota trumoi-ekaitzen bat bota lezake, baina eguerdi partean giro eguzkitsua nagusituko da.

Asteartean, Kantaurialdean gertatuko den tenperaturaren jaitsiera izango da esanguratsuena, bereziki kostaldean; bertan, beroenak 25-26 ºC-ren bueltan geldituko dira. Aldiz, hegoaldean eta ia Nafarroa osoan termometroak ez dira gehiegi mugituko, eta oraindik 35 ºC-tik gora ibiliko dira. Iparraldeko haizea izango da ipar partean nabarituko dugun tenperaturaren jaitsieraren arduraduna. Bestalde, giroa eguzkitsua izango da eta arratsaldean zaparrada trumoitsuren bat bota lezake.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Donostia Albisteak