Gizartea -
Zirkulazioa
Hiru tuterar zauritu dira, Fontellasen izandako auto istripuan
Zaurituak Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dituzte, bat larri eta beste biak zauri arinak zituztela.
Agentziak | Erredakzioa
Tuterako hiru bizilagun zauritu dira gaur goizaldean Ebroko Autobidean, Fontellas Nafarroako udalerrian, izandako zirkulazio istripu batean. Batek zauri larriak ditu, eta beste biek arinak.
Hiru zaurituak Reina Sofia Tuterako ospitalera eraman dituzte, Foruzaingoak ohar batean adierazi duenez.
Istripua 00:52an izan da, autoa A-68an Logroñorako bidean zihoala. 101. kilometrora heldu denean, oraindik zehaztu ez dituzten arrazoiak tarteko, autoa errepidearen eskuinaldetik bidetik atera, eta irauli egin da.
Istripuaren ondorioz, F.B.S. gidaria (54 urte) eta R.B.M. (19 urte) arin zauritu dira, eta kopilotuaren eserlekuan zihoan bidaiariak, A.M.B. 55 urtekoak, zauri larriak jaso ditu.
Foruzaingoko hainbat trafiko patruila bertaratu dira istripua izan den tokira, errei bat itxi eta zirkulazioa bideratzeko. Halaber, Tuterako Argiketa Taldeko hainbat agente istripua zerk eragin duen ikertzen ari dira, epaitegitik argitu dutenez.