Gizartea -
Iragarpena
Hodei eta ostarteak eta tenperatura maximo baxuagoak, gaurko
Haize leuna ibiliko da, eta ez da atzokoa bezalako bero saparik egongo. Biharko, euri bakanak eta tenperatura baxuagoak espero dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur zeruan, gurean, eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, Araban izan ezik. Haizeak ahul joko du, mendebaldetik kostaldean eta norabide aldakorrarekin iparraldean.
Aemeten EAEko ordezkaritzak zehaztu duenez, zerua estalita ikusiko dugu bihar, eta baliteke euria egitea. Tenperaturak jaitsi egingo dira, eta haize ufada ahulak izango dira.
Gaur goizaldeko tenperatura minimoak hauek izan dira: 20 gradu Bilbon, 19 Donostian eta 15 Gasteizen. Maximoei dagokienez, Bilbon 30 gradu, Donostian 26 eta Gasteizen 33 espero dituzte.
Bizkaiko itsasoari dagokionez, lehen hogei milietan itsaso kirria egongo da, eta, egunak aurrera egin ahala, itsaskirria eta itsaskia agertuko dira.