Gizartea -

Erreskatea

Parapentelari bat zauritu da Getxon, itsaslabarra jota

Hegan egiten ari zela, talka egin du itsaslabarraren aurka, eta Gorrondoatxa hondartzako labarretan erori da. Suhiltzaileek erreskatatu dute.

Larrialdietako zerbitzuak, Azkorriko hondatzan, lanean. Argazkia: @bomberosbizkaia
Larrialdietako zerbitzuak, Azkorriko hondatzan, lanean. Argazkia:  @bomberosbizkaia
Larrialdietako zerbitzuak, Azkorriko hondatzan, lanean. Argazkia: @bomberosbizkaia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parapentelari batek politraumatismoak egin ditu, Gorrondoatxa (Getxo, Bizkaia) hondartzako itsaslabarraren aurka talka eginda, Ertzaintzak zabaldu duenez.

Istripua 16:05ean gertatu da. Hegan egiten ari zela, gizonak itsaslabarra jo du, eta hondartzako labarretan erori da. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Anbulantzian eraman dute Gurutzetako Ospitalera, bere kordean eta egonkor zegoela, traumatismo ugari baitzituen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo bideoak Gizartea