Gizartea -

Goizaldean

Edukiontzi batzuek su hartu dute eta 8 auto kaltetu dira Bergaran

Lau edukiontzik su hartu dute Gipuzkoako udalerrian, oraindik nola ez dakitela, eta sugarrek hiru turismo kiskali eta beste bostetan kalteak egin dituzte.

Zortzi auto kaltetu dira Bergaran, edukiontzi batzuek su hartu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edukiontzi batzuetan piztutako suak kalteak egin ditu zortzi turismotan, Bergaran. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ibilgailu horietako hiru erabat kiskali dituzte sugarrek.

03:45ean piztu da sua, Irizar kalean. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, hainbat edukiontzik su hartu dute.

Sugarrek inguruan aparkatuta zeuden hiru turismo harrapatu eta kiskali dituzte, eta beste bost auto kaltetu dira, beroaren eraginez.

Fatxada batzuk ere harrapatu dituzte suak eta keak, eta guztira lau edukiontzi erabat kiskalita gelditu dira.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, sua zerk eragin duen eta norbaitek piztu ote duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bergara albisteak