Gizartea -
Irailaren 17an
Epaileak onartu egin du Pablo Ibarren proposamen bat aztertzea
Heriotzaren korridorera eramaten lagundu zuen testigantza bat baztertzea eskatu zuen Ibarren defentsak.
agencias | redacción
Raag Singhal epaileak onartu egin du Pablo Ibarren defentsak egindako proposamena, heriotzaren korridorera eramaten lagundu zuen testigantza bat baztertzeko, Pablo Ibar Heriotza-zigorraren aurkako Elkarteak iragarri duenez.
Ohar baten bidez erakundeak esan duenaren arabera, asteazkenean auziaren jarraipen bilera egin dute Miamiko Broward County Auzitegian. Bertan, Singhal epaileak onartu egin du defentsak egindako proposamena. Irailaren 17an egitea espero dute.
Edonola ere, hurrengo jarraipen bilera irailaren 1ean egingo dute. Elkartearen esanetan, defentsak Fiskaltzaren esku utziko ditu egindako txostenak. Horrek, era berean, "berak eskatutako txostenak defentsaren esku ere jartzera behartuko luke Fiskaltza".
Gaurkoan, gainera, "Ibarrek epaiketa espetxetik prestatu ahal izateko" nondik norakoak eztabaidatu dituzte. Elkarteak azaldu duenez, "Pablo Ibarrek berak berraztertu behar duen dokumentazioa neurriz kanpokoa da, baina arau baten arabera presoek dokumentazio kutxa bat baino ezin dute izan aldi berean ziegan".
"Arazoa konpondu egin da saio honetan, Ibarrek gela berezia izango du eskura dokumentazio guztiarekin, baina ezingo du ziegara ezer eraman", zehaztu dute.