Gizartea -

2008an jazo zen

Spanairreko biktimek laguntzak igotzeko ausardia eskatu diete epaileei

154 lagun hil ziren 2008ko abuztuaren 20an. Ezbeharraren zortzigarren urteurrenean, esan dute espero dutela prozesu judiziala berriro irekitzea

Larunbat honetako omenaldietako bat. Argazkia: EFE.
Larunbat honetako omenaldietako bat. Argazkia: EFE.
Spanairreko istripuko biktimen aldeko epaia eman dute Bartzelonan

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Spanairreko istripuaren biktimek Bartzelonako Auzitegiaren epai bat hartuko dute abiapuntu, laguntzak igotzea eskatzeko; alegia, abiapuntu hartuko dute biktima bati indemnizazioa igotzen dion epaia. Madril eta Kanarietako epaileei eskatu diete "ausardiaz" jokatzeko, eta Kataluniako euren kideen eredua jarrai dezaten.

Ezbeharraren zortzigarren urteurrenean, esan dute espero dutela prozesu judiziala berriro irekitzea, erantzukizunak argitzeko; halaber, adierazi dute Kongresuan ezbeharra ikertzeko batzorde bat abiatuko dutelakoan daudela.

Hala esan du Pilar Vera JK5022 Hegaldiak kaltetuen Elkartearen presidenteak; duela zortzi urte izan zen istripua, Adolfo Suarez-Barajas aireportuan jazo zen, 2008ko abuztuaren 20an. 154 lagun hil ziren hegazkin-istripu hartan.

"Oraindik posible da justizia eta egia lortzea"

Verak, prentsaurrekoan minutu batzuk lehenago esandakoa berretsi du: "Oraindik posible da justizia eta egia lortzea; izan ere, Espainian, beste ezbehar batzuek ere lortu dituzte", nabarmendu du.

Hildakoen familiakoen aurrean, Verak adierazi du "norbaitek" hartu behar duela jazotakoaren "ardura"; hain zuzen, hegazkina "txatarra hegalaria zen", baina egokitasun-ziurtagiria zuen, hala ere.

Prentsaurrekoan Francisco Vazquezek ere hartu du parte, hau da, Bartzelonako Auzitegiaren epaia erdietsi duen abokatuak. Vazquezek defendatu duen biktimari Europako araudia ezarri diote, eta ez zirkulazioaren biktimentzako araudia; Spanairreko auzian azken hori jazo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Hegazkin istripuak Eguneko albisteak