Gizartea -

Bilboko Aste Nagusia

Edari alkoholdunen eragina simulatzen duen gailu bat jarri dute Bilbon

Ostegunera arte izango da simulagailua Uribitarte Pasealekuan, DYA elkarteak eta Bilboko Udalak abian jarritako ekimenaren barne.

Edari alkoholdunen eragina simulatzen duen gailua jarri dute Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

DYA elkarteak eta Bilboko Udalak edari alkoholdunen eragina simulatzen duen gailu bat jarri dute, Aste Nagusian alkohola eta bolantea nahasteak izan ditzakeen arriskuez ohartarazteko.

"Zirkulazio-istripuek eragindako heriotzak murrizteko helburua dauka kanpaina horrek", Fernando Izaguirre DYAren presidenteak azaldu duenez. Ildo horretan, "gidatzea eta edari alkoholdunak hartzea bateraezinak direla" ohartarazi du Izaguirrek.

Betaurreko eta monitore baten bitartez simulatzen du gailu horrek "edari alkoholdunen edo beste substantzien" eraginaren menpe gidatzen ari zarela.

Izaguirreren hitzetan, "simulagailua erabili duten guztiek" alkoholaren menpe egotearen "sentsazioa" izan dute. Alkoholaren menpe gidatzearen ondorioak "asko eta oso ezberdinak" dira, besteak beste, "begiak askoz gehiago nekatzen dira eta abiaduraren eta distantzien pertzepzioa ezberdina da", azaldu du.

Gailu hori gaurtik eta ostegunera bitartean izango da Uribitarte Pasealekuan, Aste Nagusiaren barne.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilboko albisteak