Gizartea -
Zirkulazio-istripua
Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan, Angelun
Michel Cacouault, Baionako Aviron errugbi taldeko presidente izandakoa, hil da istripuan.
Erredakzioa
Michel Cacouault, enpresaria eta Baionako Aviron errugbi taldeko presidente ohia, hil da, gaur goizean, Angelun izandako zirkulazio-istripuan.
Cacouaulten motozikletak auto baten aurka talka egin du. Istripua 09:40 aldera gertatu da.
Polizia istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea