Gizartea -

Ezbeharra

Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Oria ibaian, Usurbilen

Hildakoak 71 urte zituen, eta Lasarte-Oriako bizilaguna zen. Ostiralaz geroztik falta zen.

Duela 4 egun desagertutako gizon baten gorpua atera dute Oria ibaitik

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek 71 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Oria ibaian, Usurbilen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Gorpua 09:30ean ikusi dute Oria ibaian, Txikierdi auzoan, eta 10:00etan atera dute.

Segurtasun Saileko iturrien arabera, hildakoa Lasarte-Oriakoa zen, eta ostiralaz geroztik falta zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Lasarte-Oria bideoak Usurbil argazkiak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Euskal Herriko ibaiak