Itxi

Gizartea

Heriotza

Julen Madina ETBko kolaboratzailea eta entzierro korrikalaria hil da

EITB.EUS

Familiak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, entzierroetako korrikalari ezaguna arratsaldean zendu da Donostia Ospitalean, Zurriola hondartzan larri zauritu ostean.

  • Julen Madina. Argazkia: EITB

    Julen Madina. Argazkia: EITB

Julen Madina ETBko kolaboratzailea eta entzierroetako korrikalari ezaguna 61 urte zituela hil da, joan den ostegunean Zurriola hondartzan (Donostia) ezbeharra izan ostean, haren anaiak familiaren izenean Facebooken argitaratutako ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ia itota zegoela eta kopetan kolpe handia zuela erreskatatu zuten uretatik. Hondartzan suspertzen saiatu ondoren, Donostia Ospitalera eraman eta zainketa intentsiboetako unitatean ingresatu zuten. Bertan zendu da.

Julen Madina hernaniarrak ibilbide luzea zuen ETBn, kolaboratzaile gisa; "El Conquistador del Fin del Mundo", "El Conquistour" eta aipatu saioaren asteroko debatean parte hartu zuen; halaber, "Sin ir mas lejos" eta ETBko beste eztabaida-saio batzuetan ere ibili zen.

Telebistan egindako lanaz gain, Madina sanferminetako entzierroetan 40 urtez luzez korrika egiteagatik da ezaguna. Sanferminetatik duela bost urte erretiratu zen; entzierroetatik ez, ordea. Uztailean Tuterako entzierroan hartu zuen parte eta buruan eta bularraldean kolpe handiak jaso zituen. Heriotzara eraman duen kolpea, berriz, Zurriola hondartzan jaso zuen ostegunean.

uen ostegunean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena