Gizartea -
Europar Batasunaren erabakia
Foku halogenoaren amaiera
Ostegun honetatik aurrera foku halogenoak saltzea debekatuta egongo da Europar Batasunean. Asmoa LED teknologiako fokuak bultzatzea da, eraginkorragoak direlakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Datorren irailaren 1etik aurrera ez da foku halogenorik salduko Europar Batasunean. Erabaki honen helburua kontsumitzaileek beste aukera eraginkorrago batzuen alde egitea da, hala nola LED teknologiadun fokuak erabiltzea.
Europar Batasunak plan bat jarri du abian, horren eraginkorrak ez diren fokuen salmenta eteteko. Hala ere, oraindik posible izango da denetan stockean dituzten fokuak eskuratzea.
Plan honen bidez, kontsumitzaileak LED teknologiaren aldeko hautua egin dezala lortu nahi du Europar Batasunak. Foku halogenoak baino kalitate, eraginkortasun energetiko eta iraunkortasun handiago eskaintzen duelako.
Nolanahi ere, Erabiltzaileen eta Kontsumitzaileen Erakundeak zabaldutako agiri baten arabera, bonbilla halogenoak (fokuak ez direnak) 2018a arte egongo dira salgai.
2012an, Europar Batasunak bonbilla gori tradizionalaren salmenta eten zuen, merkatuan 130 urte baino gehiago izan ostean. Lehendabizi, 2009an, 100 watteko bonbillak erretiratu zituzten eta gero 75 wattekoak.