Gizartea -

Bizkaia

Santurtziko emakume baten desagerpena ikertzen ari da Ertzaintza

Gloria Mabel Esquivel Parra 38 urteko paraguaiarra da emakumea. Argala da, 1,6 metroko altuera du, eta ile beltza, luzea eta lisoa.

Gloria Mabel Esquivel Parra, desagertua. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Gloria Mabel Esquivel Parra, desagertua.
Gloria Mabel Esquivel Parra, desagertua. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaularitzaren Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintza Santurtziko emakume baten desagerpena ikertzen ari dela.

Atzo salatu zuten desagerpena, eta herritarren laguntza eskatu dute aurkitzeko. Hala, 112 zenbakira deitzeko eskatu diete emakumearen berri dutenei.

Gloria Mabel Esquivel Parra 38 urtekoa da desagertua, jatorriz paraguaiarra. Argala da, 1,6 metroko altuera du, eta ile beltza, luzea eta lisoa.

 

 

INFORMAZIOA EGUNERATUA (2016/09/02): Serantes mendian topatu dute desagertuta zegoen Santurtziko emakumea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Santurtzi Bizkaiko albisteak Albisteak