Gizartea -
Quironsalud
Helios osasun taldeak Quironsalud erosi du
Enpresen bat-egiteari esker, Europako osasun talderik handiena sortuko da. Erraldoiak 100.000 langile eta 155 osasun zentro izango ditu.
agentziak | erredakzioa
Freseniusen barne dagoen Helios enpresa alemanak Quironsalud espainiarra erosi berri du. Enpresen bat-egiteari esker, Europako osasun talderik handiena sortuko da. Erraldoiak 100.000 langile eta 155 osasun zentro izango ditu. Gainera, bi markei eutsiko diete: Quironsalud, Espainian, eta Helios, Alemanian.
Erosketa hori urte bukaeran edo 2017aren hasieran gauzatuko da, Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak eragiketa ontzat eman ostean, osasun enpresa biek jakinarazi dutenez.
Quironsaluden kudeaketak oraingo taldearen esku jarraituko du, eta nazioarteko proiektua sendotzeko sartuko da talde berrian. Ildo horretan, Quironsaludek Latinoamerikako proiektuak zuzenduko ditu.
Gaur egun, Quironsaludek 43 ospitale, 39 eguneko zentro eta laneko arriskuei aurre egiteko 300 zentro baino gehiago ditu Espainian. Guztira, 35.000 langile ditu.