Gizartea -

Euskal Jaiak

8.000 euroan erosi dute Ordiziako gazta irabazlearen erdia

 

Joseba Intsausti ordiziarra izan da Idiazabal gaztaren lehiaketa irabazi duen artzaina, eta Okeletxe harategi taldeak irabazi du enkantea.

8.000 euro ordaindu dituzte Joseba Insaustiren gazta erdiagatik

3:08

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Okeletxe harategi taldeak Ordiziako Idiazabal gaztaren lehiaketako irabazlearen gazta erdia erosi du 8.000 euroren truke, aurreko ostegunetik Gipuzkoako udalerrian egiten ari diren Euskal jaien baitan.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, Joseba Intsausti ordiziarra izan da latxa edo karrantzarra ardi gazta gordinarekin egindako gazten lehiaketako artzain irabazlea, bigarrena izan da Elgoibarko Mausitxa baserrikoa; eta hirugarrena, Olaberriko Aizpea gaztandegia.

2014 urtean Ampok gazta erdiagatik ordaindutako preziotik urrun geratu dira aurten, orduan 13.050 euro ordaindu baitzituzten, enpresaren 50. urteurrena zela eta.

Gazta lehiaketaz aparte, fruten, barazkien, euskal oiloen eta ganaduaren lehiaketak ere egin dituzte.

Era berean, baserriko bestelako produktuen azokaz ere gozatu ahal izan dute bertaratu direnek, jai giroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ordizia albisteak Gaurko azken orduko albistea