Gizartea -

Nafarroa

Eraikin bat hustu dute Tuteran suak ganbara hartu ostean

Ganbara erabat kiskali dute garrek, eta estalkia ere kaltetu da, etxebizitzako gainerako gelen moduan.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako San Anton kaleko (alde zaharra) 4. zenbakiko bizilagunak etxetik atera behar izan dira, ganbara kiskali duen sutea piztu eta gero. Suak, baina, ez du inor zauritu.

Nafarroako Gobernuak gaur, osteguna, jakinarazi duenez, sua ganbarako sukaldean piztu da. Bertan ez da inor bizi eta ez dago argindarrik. Ondoren, suak gainerako gelak hartu ditu eta altzari, arropa eta tresneria asko zegoenez, sua hazi egin da eta etxebizitza osoa erre du, estalkia ere kaltetuta.

SOS Nafarroak Tuterako suhiltzaileak bertara bidali ditu, autobonbak dituzten bi ibilgailurekin eta Peraltakoak jakinaren gainean jarri ditu, baina azkenean ez dute esku hartu behar izan.

Foruzaingoko eta Udaltzaingoko agenteek sarbideak itxi dituzte eta bizilagunek etxebizitzetatik atera. Ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Tutera argazkiak Suteak gaur Gaurko azken orduko albistea