Gizartea -

Gertakaria

Gorpu bat topatu dute Bilboko itsasadarrean, Erandion

53 urteko gizon batena da. Zorrotzaurre inguruan ikusi dute, baina Erandion atera dute uretatik.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko suhiltzaileek pertsona baten gorpua atera dute Bilboko itsasadarretik, Erandio parean.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, 53 urteko gizonezko baten hilotza da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 09:20 aldera ikusi du gorpua herritar batek Zorrotzaurre inguruan. Korronteak, baina, ibaian behera eraman du, eta Erandio parean zegoela atera dute uretatik.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, Portuko Agintaritzaren eremuan topatu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Itsasadarra Bilbao Zer gertatu da gaur Bilbon? Erandio argazkiak Eguneko albisteak