Gizartea -

Balmaseda

700 pertsona bildu dira Kolitzan, Bizkaiko deiadar-mendien egunean

Bizkaiko Batzar Nagusiek klasiko bihurtu dute martxa hori, Bizkaiko ohitura zaharrei eusteko asmoz.

Día de los montes bocineros en Kolitza

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

700 pertsona inguru bildu dira gaur Enkarterriko Kolitza mendian Bizkaiko deiadar-mendien egunaren hamahirugarren edizioan. Bizkaiko Batzar Nagusiek klasiko bihurtu dute martxa hori, Bizkaiko ohitura zaharrei eusteko asmoz.

Balmasedako Mendi Taldearekin batera antolatutako mendi-martxa 09:30ean abiatu da Balmasedako San Severino plazatik, eta parte-hartzaileak 11:30ean heldu dira, hainbat taldetan banatuta, Kolitza gainera (879 metro), bi puntu horien artean dauden 6 kilometroak egin ostean.

Tontorrera iritsitakoan, 12:00ak jo dutenean, Batzar Nagusietara biltzeko deia egin dute, tradizioak agintzen duen moduan; hau da, adarrei soinua aterata, Erdi Aroan egiten zen legez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Balmaseda albisteak Gaurko azken orduko albistea