Gizartea -

ezbeharra

Pertsona bat hil da Bilbon, kolpe baten ondorioz itsasadarrera erorita

Gertaera asteazken gaueko hamarretan jazo zen, 50 urteko gizonezko bat San Antongo zubitik gertu dauden Ibeni kaiko eskaileretan zegoela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko bilbotar bat hil da itsasadarrera erori eta gero, ustekabean jasotako kolpe baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenaren arabera.

Ezbeharra asteazken gauean jazo zen, 22:00etan. Ordu horretan, gizonezkoa Ibeni kaiko eskaileretan zegoen, San Antongo zubitik gertu, eta erorikoa izan eta horma jo ondoren, itsasadarrera jausi zen.

Ertzaintzaren patruila batek atera zuen itsasadarretik, baina hura artatu zuen medikuak hilda zegoela egiaztatu besterik ezin izan zuen egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak