Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat larri, Lodosako sokamuturrean adarkatuta

44 urteko gizasemeak hiru adarkada jaso ditu, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizon bat larri zauritu da gaur Lodosan (Nafarroa), sokamuturrean zezenaren hiru adarkada jasota.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, zauritutakoa Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Lodosako sokamuturra XIX. mendetik datorren ohitura da. Zezen bat herrian barrena ibiltzen da, batetik bestera, soka bat adarretatik helduta duela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea Lodosa albisteak