Gizartea -

Bartzelonan

Hildako bat eta 17 zauritu, Premia de Mar-en izandako leherketa batean

Kaltetutako eraikinaz gain, alboko beste bi ere jendez hustu behar izan dituzte, eta suhiltzaileak gertatutakoa ikertzen ari dira.

Premia de Maren izandako leherketa. Argazkia: EFE
Premia de Maren izandako leherketa. Argazkia: EFE
Premia de Maren izandako leherketa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste 17 zauritu dira, goizeko 08:15ean Premia de Mar (Bartzelona) herriaren erdiguneko etxebizitza batean izandako eztandaren ondorioz, Generalitateko Suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Leherketa Gran Via de Lluís Companys kalean gertatu da, 198 zenbakiko etxebizitza batean. Inguruko bizilagunek etxetik irten behar izan dute, eta, gainera,eremua inguratu dute.

Miquel Buch Premia de Mar-eko alkatearen esanetan, kaltetutako eraikinaz gain, alboko biak ere jendez hustu behar izan dituzte.  Beraren ustez, "ezin izango dira gaur eta ondorengo egunetan etxera bueltatu". Hori dela eta, udal pabiloia prestatu dute kaltedunak artatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak