Gizartea -

Nafarroa

61 urteko gizon bat hil da Urzainkin lan-istripu batean

Zuhaitz bat mozten ari zela gertatu da ezbeharra. Gainera, Izaban, gazte bat oso larri zauritu da, zuhaitz bat gainera erorita.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko gizonezko bat hil zen atzo, asteazkena, arratsaldean, lan-istripu batean. Langilea zuhaitz bat mozten ari zen, eta, bat-batean, gainera erori zitzaion eta bertan hil zen, kolpearen ondorioz.

Ezbeharra 19:00etan gertatu zen, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Gainera, atzo, zuhaitz batek gazte bat harrapatu, eta larri zauritu zuen, kolpea buruan jota. Hori dela eta, zauritua -aragoiarra- ospitalera eraman behar izan zuten, helikopteroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa