Gizartea -

Gipuzkoa

Bi itsasontzi atxikita Pasaian, 1.882 kilo atungorri ezkutatzeagatik

Bi arrantza-ontziek, frantziarrek, ez zituzten deklaratu 11 hegalabur handi. Harrapatutako arraina Bizkaiko Elikagaien Bankuak jasoko du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako bi arrantza-ontzi atxiki dituzte Pasaiako portu gipuzkoarrean, 11 atungorri eta bestelako arrain tropikal baimenik gabe arrantzatzeagatik, eta atun moja izenez ezagututako arraina itsasbazterreko arrantza gisa aurkezteagatik.

'Magellan' eta 'Ludivene' itsasontziak dira atxikitakoak; lehenengoan, Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Bulegoko ikuskatzaileek 545 kilo pisatzen zuten hiru atungorri aurkitu zituzten eta, bigarrenean, zortzi arrain, 1.337 kilokoak, eta deklaratu ez zituztenak. Hala, 1.882 kilo arrain harrapatu dizkiete guztira.

Bi itsasontziak Pasaiako portuan izango dira, Arrantza Idazkaritza Orokorrak (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) ezarriko duen bermea ordaindu arte, Gobernu espainiarrak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren arabera.

Hala, atzemandako arraina Bizkaiko Elikagaien Bankura bidaliko dute, Gipuzkoakoak ez baitauka hozkailurik, arraina behar den moduan izateko, banatu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Frantzia argazkiak Pasaia argazkiak Albisteak Arrantza