Gizartea -

Manaslu

Foru Gobernua, Nepalen hildako mendizalearen gorpua ekartzeko lanetan

Gainera, Barkosen esanetan, Nafarroako Gobernua "harremanetan dago istripu larri hau izan duen mendizale taldearekin".

Mendizale taldeak zeramatzaten motxilak, ospitalean. Argazkia. EFE
Mendizale taldeak zeramatzaten motxilak, ospitalean. Argazkia. EFE
Mendizale taldeak zeramatzaten motxilak, ospitalean. Argazkia. EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, Foru Gobernua lanean ari da Nepalen luizi batean hildako iruindarraren gorpuzkiak herriratzeko.

Barkosen arabera, Nafarroako Gobernua "harremanetan dago uneoro istripu larri hau izan duen mendizale taldearekin".

"Zauritutako pertsonak hobeto osa daitezen eta hildako mendizale nafarra ekartzeko beharrezko lanak egiten ari dira", azaldu du.

Gainera, Barkosek doluminak adierazi dizkie hildako iruindarraren senideei, eta esan du lanean ari direla "familiak ahalik eta errazen egin ditzan izapideak, egoera mingarri honetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Uxue Barkos argazkiak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak