Gizartea -
Nafarroa
108 motor-gidari salatu dituzte Ablitasen, azkarregi joateagatik
MotoGP txapelketako Aragoiko Sari Nagusia izan zen atzo Alcañizen, eta, hori dela eta, Foruzaingoak kontrolak indartu zituen inguruan.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak 108 motor-gidari salatu ditu asteburuan Ablitasen (Nafarroa), AP-68 autobidean azkarregi joateagatik.
MotoGP txapelketako Aragoiko Sari Nagusia jokatu zen atzo Alcañizen, eta, hori dela eta, kontrol gehiago egin zituen Foruzaingoak. 6.530 ibilgailuren abiadura neurtu zuten agenteek, eta 1.098 arau-hauste atzeman zituzten; horietako 108, motor-gidariek egindakoak.
Bartzelonako gidari batek zeraman Porsche bat atzeman zuten abiadura handienean, 206 km/h-ko abiaduran. 600 euroko isuna jartzeaz gain, 6 puntu kendu zizkioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea