Gizartea -
Familia barruko indarkeria
18 urteko neska batek ama jo du, Gasteizen
Emakumeak lesioak ditu gorputzean. Alabari familia barruko indarkeria delitua egotzi diote.
Agentziak | Erredakzioa
Ama jo duelakoan, 18 urteko neska bat ikertuko du Gasteizko Udaltzaingoak.
Gasteizko Udalak ohar batean jakinarazi duenez, ostiralean familia barruko indarkeria kasu baten berri izan zuen Udaltzaingoak. Gabriela Mistral kaleko etxebizitza batean neska batek ama jo zuela jakinarazi zioten, telefono-dei baten bidez.
Emakumeak bertara joan zen patruilari kontatu zionez, alabarekin sesioa eduki ondoren, 18 urteko neskak kolpatu egin zuen. Amak lesioak zituen gorputzean.
Horren aurrean, 18 urteko neskari familia barruko indarkeria delitua egotzi diote, eta ikerketapean jarri dute auzia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea