Gizartea -
Euskal Herriko Unibertsitatea
EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 24an izango dira
Bigarren itzulerarik ezean, errektore berria abenduaren 1ean izendatuko dute eta Iñaki Goirizelaiaren tokia hartuko du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea aukeratzeko hauteskundeak azaroaren 24an egingo dira, gobernu kontseiluak gaur horrela erabakita.
EHUk gaur ohar bidez jakinarazi duenez, hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 10ean irekiko da eta hautagaiak zein izango diren azaroaren 7an jakinaraziko da. Hauteskunde kanpaina azaroaren 7an hasiko da.
Behin hauteskunde eguna igaro eta inpugnazioak aurkezteko epea amaituta, errektore berria abenduaren 1ean izendatuko dute; beti ere, errektorea lehen itzulian aukeratzen bada.
Inork gehiengo absolutua eskuratzen ez badu bigarren itzulia abenduaren 1ean egingo da, eta errektore berria abenduaren 12an izendatuko dute.