Gizartea -
Gipuzkoa
Erasmus programako ikasle bat zauritu da Donostian, teilatutik erorita
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta, zazpi solairuko altueratik erori da. 21 urteko gizonezko ekuadortarra Donostia Ospitalera eraman dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erasmus programako 21 urteko ikasle ekuadortar bat zauritu da bart Donostian, erdiguneko eraikin bateko teilatutik erorita. Antza denez, estropezu egin, sabai-leiho bat hautsi, eta zazpi pisuko altueratik argi-patio batera erori da.
Gizonezkoak kolpe handiagoa har zezakeen; izan ere, arropa zabaltzeko sokek gazteak kolpe handiagoa hartzea eragotzi dute. Donostiako Udaleko iturriek adierazi dutenez, zauritua Donostia ospitalera eraman dute.
Ezbeharra 01:30 aldera gertatu da, Loiola kaleko 1. zenbakian. Antza denez, gazte talde bat eraikineko teilatura igo da, eta tartean zegoen zauritu den gizonezkoa.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta, gazteak estropezu egin, sabai-leiho bat hautsi, eta zazpi pisuko altueratik patio batera erori da.
Gaztea Donostia Ospitalera eraman dute, eta ez dute haren osasun egoerari buruzko informaziorik eman.