Gizartea -

Telebista

250 milioi txinatarrek Nafarroa ezagutuko dute, 'MasterChef'-i esker

Sukaldaritza programako finala Etxauriko Otazu upategian grabatuko dute asteartean.

Etxauriko Otazu upategian grabatuko dute astearteko finala. Argazkia: EFE
Etxauriko Otazu upategian grabatuko dute astearteko finala. Argazkia: EFE
Txinako 'MasterChef' saioaren finala Nafarroan ari dira grabatzen

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunotan Txinako "MasterChef" telebista saioaren azken atalak grabatzen ari dira Nafarroako hainbat tokitan; zehazki, Guangdong Television Txinako telebista kate publikoa "The Real MasterChef" saioa grabatzen ari da. Aipaturiko telebista saioa 250 milioi pertsonak ikusi ohi dute, eta, beraz, Nafarroa Txinan ezagutzera emateko aukera bikaina izango da.

Txinako "MasterChef" saioaren finala Etxauriko Otazu upategian grabatuko dute, asteartean, baina dagoeneko hasi dituzte grabazioak.

Atzo, igandea, "MasterChef" saioko lehiakideek ardoarekin egindako nahasketa bat prestatu zuten Otazu upategian, Otazu Private Cellar izenarekin ezaguna den ekintzaren baitan.

Gaur, astelehena, lehiakideek bertako produktuak erosiko dituzte Iruñeko supermekatu batean, eta elikagai horiek nola prestatu azalduko die gero Javier Gorriz sukaldariak Otazu upategian.

Ardoa izango da Txinako "MasterChef" saioaren finaleko protagonista nagusia asteartean; izan ere, finalaren kokaguneaz gain, lehiakideek "Otazu Private Cellar The Real Master chef" ardoa osagai duen plater bat prestatu beharko dute. Horrez gain, beste bi plater prestatu beharko dituzte, eta bertako produktuak erabili beharko dituzte hiruretan. Lehiakideek beren maisutasun guztia erakutsi beharko dute hiru plater horietan, horren arabera erabakiko baita irabazlea.

Txinako "MasterChef" telebista saioaren azken bi finalak Thailandian eta Dubain grabatu ostean, Txinako telebista publikoak Nafarroara egin du jauzi oraingoan. Bestalde, finala dela-eta, 25 pertsona inguru (lehiakideak, epaimahaia eta talde teknikoa) izango dira egunotan Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Nafarroako albisteak Txina argazkiak Gaurko azken ordukoa