Gizartea -

Neguko ordutegia

Ordutegi aldaketa: ordulariak atzeratzeko eguna

03:00etan 02:00ak izango dira. Europako zuzentarau bati jarraituta aldatzen dute ordutegia EBko estatu-kideek. Eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea da helburua.

Gaur neguko ordutegira egokituko gara

1:15

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neguko ordutegia bueltan da. Hilaren 29tik (larunbata) 30erako (igandea) goizaldean, ordua atzeratu egin beharko dugu. Hori horrela, 03:00etan 02:00ak izango dira berriz.

Ordu aldaketa urriko azken igandean egin ohi da, 2001. urtetik. Hala, urriaren 30ak 25 ordu izango ditu ofizialki, eta egunak laburragoak izango dira, hau da, lehenago ilunduko du eta argi naturaleko ordu gutxiago egongo dira.

Erlojua atzeratuta, hiru estatu kide (Erresuma Batua, Irlanda eta Portugal) GMT ordutegira itzuliko dira.

GMT+1 ordutegian estatu hauek izango dira urriaren 30etik: Espainia, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Malta, Polonia, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Suedia eta Herbehereak.

Aldiz, GMT+2ra hauek aldatuko dira: Bulgaria, Zipre, Estonia, Finlandia, Grezia, Letonia, Lituania eta Errumania.

Ordua urtean bi aldiz aldatu beharra dago, Europar Batasunaren arauei jarraikiz. Neurria 1981ean adostu zuten, energia aurrezteko asmoz.

Helburua da argitasuna duten orduak eguneroko jarduetara moldatzea, eta petrolioaren lehen krisia du sorburu.

1974an, hainbat estatuk ordua aurreratzea erabaki zuten udan, kontsumo energetikoa murrizteko. Ondoren, neguan berriz ere moldatu zituzten erlojuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa