Gizartea -
Istripua
Donostiar bat hil da Goizuetan, perretxiko bila ari zela amildu ostean
Antza denez, ostiralean salatu zuten desagerpena eta hilda aurkitu dute mendian.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiar bat hilda aurkitu dute gaur Goizuetan, Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez. Itxura guztien arabera, amildegi batetik behera erori da perretxiko bila ari zela. Biktima 63 urteko donostiarra da: Eusebio L.A.
Ostiral goizean salatu zuten gizonaren desagerpena, eta badirudi perretxiko bila ari zenean, sarbide zaileko mendi-magal batetik behera erori zela.
Elizondoko foruzainek autoa aurkitu zuten, eta ondoren, hilda agertu zen gizona.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea