Gizartea -
Trafikoa
Auto-pilaketak N-1 errepidean, Andoaingo obren ondorioz
Atzo izandakoak baino arinagoak izan dira; izan ere, 7 kilometro luze izan ziren.
Agentziak | Erredakzioa
N-1 errepidean auto-pilaketak izan dira gaur ere, Andoain parean egiten ari diren konponketa-lanak direla-eta. Dena dela, atzo izandakoak baino ilara txikiagoak izan dira gaurkoan.
Atzokoan aipatu lanek noranzko biei eragin bazien ere, gaurkoan auto-ilarek Gasteizko noranzkoari eragin diete bakarrik. Segurtasun sailak jakitera eman dunez, gaurko pilaketak 3 kilometrokoak izan dira; aldiz, atzokoak 7 kilometro luze izan ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea