Gizartea -

Istripua

Erreskatatu dute Zestoako kobazulo batean zauritutako espeleologoa

Larunbat arratsaldeaz gero harrapatuta zegoen kobazuloan, eta igande goizean ateratzea lortu dute.

Zestoako Hamabi Iturri kobazuloan egindako erreskatea. Argazkia: EiTB
Zestoako Hamabi Iturri kobazuloan egindako erreskatea. Argazkia: EiTB
43 urteko espeleologoa erreskatatu dute Zestoako kobaluzo batetik

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskatatu dute larunbat arratsaldean Zestoako Hamabi Iturri kobazuloan istripua izan zuen 43 urteko espeleologo zestoarra. Donostiako Ospitalera eraman dute.

Segurtasun  Sailaren arabera, larrialdi zerbitzuek eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskaterako Unitateak gau osoa pasa dute lanean, zauritua kobazulotik ateratzeko. Igande goizeko 08:10ean atera dute.

Larunbat arratsaldean izan zuen ezbeharra Zestoako gizon honek, eta berarekin zegoen espeleologo taldeak eman zien abisua larrialdi zerbitzuei.

Kobazuloko gune estu batean izan zuen istripua, eta hankatan hausturak izan zituenez, erreskatea zaila izan da.

DYA eta Gurutze Gorriko Logistika eta Babaserako Unitateek alberge bat antolatu dute kobazuloaren sarreran, eta gau osoa egon dira zaurituari laguntzen. Igande goizean atera ahal izan dute, eta ospitalera eraman dute.

Hiru eskalatzaile erreskatatu dituzte Ibarrangelun

Hiru eskalatzaile erreskatatu behar izan zituzten, horietako bat zaurituta, larunbat arratsaldean Ogoño lurmuturreko hormatik. Lagako hondartza gainean (Ibarrangelu) zeuden, Segurtasun Sailaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken orduko albistea