Gizartea -

IRUÑEA

Urtea amaitu aurretik prest egongo da Iruñeko autokarabana gune berria

Iruñeko autokarabana gune berrian 33 autokarabanarentzako tokia egongo da. Urtea amaitu aurretik jarriko dute martxan.

Autokarabanak. Artxiboko argazkia: EiTB
Autokarabanak. Artxiboko argazkia: EiTB
Autokarabanak. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Trinitarios parkearen inguruan autokarabanentzako gune berria egokituko dute. Urte amaitu aurretik martxan egotea espero dute, eta, guztira, 33 autokarabanarentzako tokia egongo da. Autokarabana gune berriak denetarik izango du: iturria, ur zikinak husteko tokia, mahaiak, eserlekuak...

Aparkaleku berriari dagokionez, soilik autokarabanek izango dute bertan aparkatzeko baimena. Hesi batek eta matrikulak irakurtzen dituen kamera batek kontrolatuko dute gune horren sarbidea.

Aparkaleku berriak bi espazio izango ditu: batetik, ur zikinak botatzeko gunea izango du, eta, bestetik, aparkatu eta gaua igarotzeko tokia. Lehen guneari dagokionez (ur zikinak bota eta ur garbia hartzeko aukera emango du), tarifa bat jarriko zaio zerbitzu horri, eta erabiltzaileak denbora mugatu bat izango du hori erabiltzeko. Bestalde, gaua igarotzen dutenek gehienez hiru egun igaro ahal izango dituzte bertan (48 eta 72 ordu bitartean). Tarifa zehazterakoan, inguruetan martxan dauden autokarabanentzako guneetako prezioak izango dituztela kontuan iragarri du Udalak.

Autokarabana gune berriak denetarik izango du: iturria, ur zikinak husteko tokia, argindarra, mahaiak eta eserlekuak, besteak beste. Era berean, sarbidea automatizatuta egongo da, eta segurtasuna indartzeko bideo-zaintza sistema bat jarriko dute.

Iruñeko Udalak aparkaleku berria egiteko lizitazioa atera du jada, eta urriaren 17an izango da beharrezko dokumentazioa aurkezteko azken eguna. Lan hauek 249.942,26 euroko aurrekontua dute, eta 60 eguneko epean amaitu beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua berriak