Gizartea -

Kamioi batek su hartu du

Errei bat ireki dute AP-8an, Oiartzunen, Bilbora bidean

Beste bi erreiak itxita izango dira oraindik. Bestalde, Irungo sarbidea itxita dute Bilbora joan nahi duten ibilgailuek eta kamioiak N-121-A errepidetik bideratzen ari dira.

Kamioi batek su hartu du A-8n Oiartzun parean eta itxi dute Bilboruntz

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errei bat ireki dute AP-8an, Oiartzunen, Bilbora bidean, goizaldean kamioi batek su hartu eta hainbat orduz autobidea itxita izan ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, beste bi erreiak itxita izango dira hainbat orduz, harik eta errepidea asfaltatzeko lanak bukatu arte.

Ezbeharra 03:15ean jazo da. Bilboko bidean zihoan kamioi bat errepidetik irten da, eta su hartu du. Sutea itzaltzeko lanak direla eta, autobidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.05:30ean errei bat zabaldu dute Irungo noranzkoan, baina Bilborako bidea erabat itxita egon da hainbat orduz. Pilaketak saihesteko, Irunen AP-8ko sarbidea itxi egin dute Bilboko noranzkoan. Suhiltzaileek 08:00ak inguruan lortu dute sutea amatatzea, baina gerora ere lanean izan dira denbora batez bilgailua hozteko.

Pilaketak

Ibilgailuen joan-etorria handia da izan da goizean, eta autobidea itxita, ilara luzeak sortu dira. Bilboko noranzkoan, mugaraino heldu dira pilaketak.

Ibilgailuak Arraguako biribilgunerantz bideratu dituzte, autobidea apur bat geroago hartzeko. Izan ere, istripua izan duen kamioia AP-8aren sarrera-irteeraren artean zegoen.

Bestalde, pilaketa gehiago sor ez zitezen, Irungo sarbidea ere itxi egin dute Bilboko noranzkoan. Ibilgailuak GI-636 errepidetik joan ahal dira, baina han ere ilarak sortu dira.

Biriatutik datozen kamioiak, berriz, N-121-A errepidetik bideratzen ari dira.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, bi saihesbide horiek erabiliko beharko dira datozen orduetan; izan ere, denbora beharko dute kamioiak su hartu duen ingurua berriz asfaltatzeko.

AP-8i ilarak Oiartzun. @trafikoEJGV

AP-8i ilarak Oiartzun. @trafikoEJGV

Trafiko Zuzendaritzaren kamera batek AP-8an, Oiartzun parean, hartutako irudia. Argazkia: @trafikoaEJGV

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea Irun argazkiak Oiartzun albisteak Albisteak