Gizartea -
ONCEko saria
ONCEren kupoiak 280.000 euro banatu ditu Bermeon
Guztira 8 kupoi saldu ziren, eta bakoitzak 35.000 euroko saria lortu du.
EiTB.eus
Asteartean, ONCEren kupoiak Bermeon banatu du saria. Zozketan saria lortu duten 8 kupoiak Lamera ibilbideko kioskoan saldu ziren, eta 35.000 euroko saria eman du bakoitzak.
Izaskun Larrucea saltzaileak ekarri du zoriona Bizkaiko udalerrira, eta “pozik” agertu da sariak Bermeon saldu dituelako: “Kupoiak herrian banatu dira, eta bezero batzuek sorpresa ederra hartuko dute gaur”, esan du.
Aurretik ere saldu ditu Izaskun Larruceak txartel saridunak Bermeon. 2014ko azaroan, 100.000 euro banatu zituen salmenta puntu berean.
2016an, ONCEk zazpi milioi eurotik gorako sariak banatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea