Gizartea -

Zezenketak

Katalunian zezenketak egiteko debekua baliogabetu du Konstituzionalak

Goi tribunalaren esanetan, Kataluniako Generalitateak estatu espainiarrenak diren eskumenak urratu zituen.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Zezenketak Kataluniara itzuliko dira

1:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du Katalunian zezenketak egiteko debekua. Kataluniako Generalitateak 2010ean zezenketak debekatzea erabaki zuen, eta goi tribunalaren esanetan estatu espainiarrarenak diren eskumenak urratu zituen erabaki horrekin.

Ez da aho bateko erabakia izan: Konstituzionaleko zortzi magistratuk debekua baliogabetzearen alde bozkatu dute eta hiruk, berriz, aurka. Auzitegiaren ebazpenaren arabera, animalien babeserako eta ikuskizunak arautzeko dituen eskumenetatik harago joan zen Kataluniako Gobernua.

Konstituzionalaren epaian irakur daitekeenez, Kataluniak ikuskizun publikoak arau ditzake eta baita animaliak ikuskizun zehatz batean babestu ere. Are gehiago, zezenak babesteko helburuz ikuskizun publiko bati betoa jar diezaioke, baina ez ordea Gobernu espainiarrak kultura ondare izendatu zuen jaia debekatu.

Auzitegi Konstituzionalaren esanetan, Espainiako Gobernuak zezenketak babesteko 2013an eta 2015ean onartutako arauek atzerako eragina dute horien kontrako helegiterik aurkeztu ez delako, nahiz eta Kataluniako debekua bi lege horiek baino lehenagokoa izan.

PPren Senatuko taldeak aurkeztutako helegitea onartu du Konstituzionalak eta hurrengo egunetan ezagutaraziko dira ebazpena eta kontra bozkatu duten magistratuen arrazoiak.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Auzitegi Konstituzionala