Gizartea -
Istripua
Ermuko bi bizilagun hil dira Palentzian, zirkulazio-istripuan
66 urteko gizon bat eta 89 urteko emakume bat dira hildakoak. Hirugarren pertsona bat zauritu da.
eitb.eus
66 urteko gizon bat eta 89 urteko emakume bat hil dira gaur goizaldean A-62 (Burgos-Portugal) errepidean, Palentzian, izan den zirkulazio-istripuan. Ermuko (Bizkaia) bizilagunak dira hildakoak. Ezbeharrean hirugarren pertsona bat zauritu da.
Istripua 00:57ean izan da, Dueñas udalerri parean, Valladoliderako noranzkoan. Autoa errepidetik atera da, eta ibilgailuaren gidaria autoan harrapatuta geratu da. Guardia Zibila, larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira.
66 urteko gidaria (J.J.V.C.) eta 89 urteko emakumea (C.P.B) bertan hil dira. 64 urteko beste emakumea (T.A.G.), berriz, ospitalera eraman dute.