Gizartea -
Guadalajara
Behin-behineko kartzela-zigorra Piozeko ustezko hiltzaileari
Bere familiako lau kide (izeba-osabak eta lau eta urtebeteko lehengusuak) hiltzea leporatzen diote atxilotuari.
Agentziak | Erredakzioa
Guadalajarako 1. Instrukzio Epaitegiko titularrak adostu egin du fidantzarik gabeko behin-behineko kartzela-zigorrari eustea Piozeko (Guadalajara) hilketa laukoitzagatik atxilotutako gazte brasildarraren kasuan.
Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Gorenak ohar baten bidez jakitera eman duenez, bere familiako lau kide (izeba-osabak eta lau eta urtebeteko lehengusuak) hiltzea leporatzen diote atxilotuari.
François Patrick Nogueira Gouveiak bere familiako lau kideak hil zituela aitortu du instrukzio-epailearen aurrean, baina ez du onartu bere izeba-osaba eta lau eta urtebeteko lehengusuak hil zituen modua.
Nogueira Gouveia ostegunean iritsi zen Sao Paulotik Madrilera, berak hala erabakita, eta egun horretatik Guadalajarako Guardia Zibilaren zaintzapean egon da, komandantzia horretako ziega batean, hain zuzen ere.