Gizartea -

Istripua

Auto batek bi lagun harrapatu ditu Durangon

Harrapatutako biek zauriak izan dituzte, horietako batek larriak, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iluntzeko 20:30 aldera, ibilgailu batek bi oinezko harrapatu ditu Durangoko Landako etorbidean. Istripua dela eta, bi oinezkoak zauri dira, horietako bat larri, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripua Muxikan

Bestalde, igande arratsaldean, bi ibilgailuk elkar jo dute BI-635 errepidean, Muxikan, Gernikako noranzkoan. Ezbeharraren ondorioz, hiru lagun zauritu dira, eta Galdakao eta Gurutzetako erietxeetara eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gernika-Lumo argazkiak Gizartea Durango argazkiak Eguneko albisteak