Gizartea -

Protesta

Bartzelonako atxikitze-zentro bateko gose greba amaitu dute

Oraindik gose greban zeuden 37 lagunek protesta bertan behera utzi dute eta zentro barrura sartu dira zuzendaritzarekin hitz egin ondoren.

Bartzelonako atxikitze-zentroa, kanpoaldetik. EiTB
Bartzelonako atxikitze-zentroa, kanpoaldetik. EiTB
Bartzelonako atxikitze-zentroa, kanpoaldetik. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Zona Francan dagoen atzerritarrentzako atxikitze-zentro batean atzo hasitako gose greba bertan behera utzi dute gaur eguerdian, Polizia iturriek berri eman dutenez. Dozenaka lagunek protesta hasi zuten, aske uztea eskatzeko.

Gaur goizean gose grebari eusten zioten atxikitze-zentroko 37 lagunek greba mugagabea egiteko asmoa omen zuten, Tanquem els CIE plataformako abokatuak iragarri duenez.

Hala ere, grebari eusten zioten 37 pertsona horiek ere protesta bertan behera utzi dute zuzendaritzarekin hitz egin ondoren. Gose greba amaitutakoan, bazkaldu eta beren gelatara itzuli dira. Atzo gose greba hasi zuten eta gaua zentroko patioan igaro dute.

Grebalarien erabakiak ezustean harrapatu ditu horiei babesa ematera joan diren gizarte arloko plataformetako ordezkariak, eta atxikitze-zentrora itzuliko direla iragarri dute beraiekin hitz egiteko.

Igande eguerdian protesta hasi zuten 69 atzerritarrek ez zuten zentroko jangelan bazkaldu nahi izan. Hala, gose-grebari ekin zioten, patioan bilduta eta gaua zentroko patioan igaro dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak