Gizartea -

Gertakizuna Nafarroan

Senar-emazte batzuk eta semea toxikatu egin dira Atallun

Antza denez, ekipo elektrogeno batek isuritako karbono monoxidoa arnastu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senar-emazte batzuk eta 16 urteko semea toxikatu egin dira astelehen arratsaldean Atallun (Araiz, Nafarroa), karbono monoxidoa arnasteagatik. Horietako bat helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

Gertakizuna 16:45ean jazo da. Ordu horretan, SOS Nafarroara deitu du herritar batek, hiru pertsona toxikatuta egon zitezkeela ohartarazteko.

Suhiltzaileak leiho batetik sartu dira etxean, eta barruan familia bateko hiru kide aurkitu dituzte, toxikatuta. Baliteke ekipo elektrogeno batek isuritako gasa arnastu izana.

Hirurak ospitalera eraman behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaurko azken orduko albistea