Gizartea -

Ikuspen arazoak

Desbideratzeak sortu ditu lainoak Loiu eta Hondarribiko aireportuetan

Bilbora heldu behar ziren zortzi hegaldi beste aireportu batzuetara desbideratu behar izan dituzte lainoagatik, eta Hondarribiko aireportuak ere lainoaren eraginak jasan ditu.

Atzeratutako hegaldiak egunean zehar heltzea eta irtetzea espero da. Argazkia: EiTB
Atzeratutako hegaldiak egunean zehar heltzea eta irtetzea espero da. Argazkia: EiTB
Arazo ugari izan dira Loiuko aireportuan behe-lainoaren ondorioz

1:36

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arazoak sortu ditu lainoak Loiu eta Hondarribiko aireportuetan irteera eta helduera izan behar zuten hegaldietan.

Bilbora heldu behar ziren zortzi hegaldi beste aireportu batzuetara desbideratu behar izan dituzte lainoagatik, eta beste bost hegaldik bertan behera utzi dute Bilborako bidaia gaur arratsaldeko 20:30ak arte, Aenak jakitera eman duenez.

Lainoaren ondorioz, atzo hogei bat hegaldik ezin izan zuten Bilboko aireportura heldu edota eta bertatik atera, eta aireportuak ezin izan dio martxari ekin gaur goizera arte.

Ezin izan dute gaur arratsaldean Loiun lur hartu Munich, Paris, Bartzelona, Amsterdam, Alacant (2), Tenerife eta Londres.

Londres eta Bartzelonako hegaldiak atera diren lekura itzuli dira; gainerakoak Madril, Biarritz, Bartzelona eta Iruñeko aireportuetara bideratu dituzte.

Horrez gain, bertan behera geratu dira Munich, Brusela, Madril, Manchester eta Amsterdametik Bilbora iritsi behar zuten bost hegaldi.

Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuak ere lainoaren eraginak jasan ditu, eta Iruñera lekualdatu behar izan dute Madrildik zetorren hegazkin bat.

Datozen orduetan ez dirudi egoerak onera egingo duenik; horrenbestez ez da hegaldi gehiago iritsiko gaur Bilboko aireportura. Hortaz, atzo gertatu bezala, hogei bat hegaldik paira ditzakete lainoaren ondorioak, Aenaren iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Bilboko albisteak Hondarribia argazkiak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Hondarribiko aireportua