Gizartea -
Lapurretak
Sei autori GPSa ostu diete Getxon eta Leioan
Kasu guztietan jarduteko modu bera erabili dute lapurrek: gaua baliatuta, kopilotuaren leihoa apurtu eta gailua ebatsi dute.
EITB.EUS
Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak sei salaketa jaso dituzte azken egunetan Leioan eta Getxon aparkatutako autoetan egindako lapurretak direla eta, bi polizia hauetako iturriek eitb.eus-i jakinarazi dietenez.
Kasu guztietan jarduteko modu bera erabili dute lapurrek: gaua baliatuta, kopilotuaren leihoa apurtu eta nabigatzailea ebatsi dute.
Ertzaintzaren arabera, Leioako Mendibile eta Artaza auzoetan aparkatuta zeuden bost ibilgailuren jabeek salaketa jarri zuten. Lapurretak urriaren 26tik 29ra egin ziren. Getxon, salaketa bakarra jaso du Udaltzaingoak. Larunbatetik igandera doan gauean, Neguri auzoan zegoen Volkswagen Passat bati GPSa ostu zioten.