Gizartea -

Ezbeharra

27 urteko ehiztari bat hil da tiroz Huescan

Biktima ehizean ari zen Torrazo eremuan, Castiello de Jaca herrian (Huesca).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko ehiztari bat hil da tiroz astearte honetan, azaroak 1, ehizean ari zela. Torrazo inguruan gertatu da ezbeharra, Castiello de Jaca herrian, Huescan.

Guardia Zibilaren arabera, larrialdi-zerbitzuek ezbeharraren berri eman diete agenteei 11:30ean. Istripua gertatu den lekura iritsi direnean, ehiztaria hilda zegoela baieztatu dute eta sendagileek ezin izan dute ezer egin. Beraz, guardiako epaitegiari abisua eman diote.

Gaztearen hilotza Jakara eraman dute, autopsia egiteko. Bestalde, Guardia Zibilak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Ehiza txikia azken ordukoa Aragoi gaur