Gizartea -
Istripua
Bi istripuk Bizkaiko errepideak kolapsatu dituzte bi orduz
Istripuak Artatzan (Leioa) eta Zorrotzan (Bilbo) jazo dira, eta lau pertsona zauritu dira horietan.
EITB.EUS
Lau pertsona zauritu dira Bizkaian jazotako bi zirkulazio istriputan, eta, gainera, errepideak kolapsatuta izan dira bi orduz. Artatzan (Leioa) eta Zorrotzan (Bilbo) izan dira istripuok.
Lehena 14:30ean gertatu da, Leioan, BI-637 errepidea. Getxorako noranzkoan zihoazen bi furgonetak talka egin dute, eta 42 urteko gizon bat arin zauritu da.
Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta ilara luzeak eratu dira.
Bigarren istripua 15:30ean jazo da, A-8 autobidean, Zorrotzako bihurgunetan. Bi autok talka egin dute, eta bi errei itxi dituzte Kantabriarako noranzkoan.
Ezbehar horretan, 44, 24 eta 52 urteko hiru gizon arin zauritu dira.
Lekuan ilara luzeak izan dira, 17:45ak arte.