Gizartea -
Euskal Kazetaritza Sariak
Iker Merodiok 2016ko Kazetaritza Digitala Saria eskuratu du
Halaber, Jon Sistiaga kazetari gipuzkoarrak 2016ko Euskal Kazetariak Saria lortu du, guda eta gatazka zonaldeetan egindako “sekulako lanagatik”.
Agentziak | Erredakzioa
Iker Merodio EiTBko Administrazio Kontseiluko kideak 2016ko Kazetaritza Digitala Saria eskuratu du astelehen honetan, azaroak 7. Bere iritziz, Internet ez da prentsaren etsaia, guztion esku dagoen beste baliabide bat baizik. Ildo horretatik, On line eskaintzaren garrantzia azpimarratu du.
Halaber, Jon Sistiaga kazetari gipuzkoarrak 2016ko Euskal Kazetariak Saria lortu du, guda eta gatazka zonaldeetan egindako “sekulako lanagatik”.
Jon Sistiagaren iritziz, “kazetariek begietara begiratu behar dute, egia jakiteko funtsezkoa baita enpatia izatea”. Bestalde, lan-prekarietatea salatu du eta azkenaldian ugaritu diren solasaldiak kritikatu ditu, ez baitiote inolako mesederik egiten kazetaritzari.
Beste alde batetik, Kazetari turkoen kolektiboak Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell Saria eskuratu du, “uztailaren 15ean arrakastarik izan ez zuen kolpe militarraren ondoren jasandako jazarpen eraso eta errepresioagatik”, epaimahaiak nabarmendu duenez.
Maria Josefa Marzo "Hierro" egunkariko azken garaiko zuzendaria izan zen eta europar gaietan aditua den kazetaria da. Arrazoi horregatik, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak Ibilbide Profesionalari Saria eman dio.
Gainera, Hodeiren Bila Plataformak Pertsonaia/Giza instituzioari Saria eskuratu du, , bere borroka indarra eta familiari laguntzeagatik baina, batez ere, Hodei Egiluzen desagarpena komunikabideetara hedatzeagatik ikaragarrizko ikuspena emanez.
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako 'Euskal Kazetaritza Sariak 2016' Bilbon banatu dituzte.