Gizartea -

Operazioa

56 atxilotu, horietako bi Euskadin, haur pornografia banatzeagatik

Oso ume txikiri egindako abusu larrien irudiak atzeman dizkiete. Bizkaian eta Gipuzkoan atxiloketa bana egin dute.

Estatuko 28 probintzietan egin dira. Bat Irunen, bestea Barakaldon

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 56 gizon atxilotu ditu Estatuan, sarean haur pornografia banatzeagatik. Atxiloketetako bi Euskadin egin dituzte, Bizkaian eta Gipuzkoan. Beste hiru lagun ikerketapean dituzte, baina ez dituzte atxilo hartu.

Poliziak emandako datuen arabera, oso ume txikiri egindako abusu larrien irudiak trukatzea egotzi diete denei.

Bizkaian eta Gipuzkoan, atxiloketa bana egin dute. Gainerakoan, probintzia hauetan egin dituzte: Madril (11), Bartzelona (8), Balearrak (4), Valentzia (3), Zaragoza (3), Alacant (3), Errioxa (2), Kantabria (2), Almeria (1), Burgos (1), Murtzia (1),  Teruel (1), Coruña (1), Pontevedra (1), Lleida (1), Girona (1), Tenerife (1), Cadiz (1), Tarragona (1), Leon (1), Valladolid (1), Huelva (1), Toledo (1), Sevilla,(1), Malaga (1) eta Ciudad Real (1).

Atxilotuek 40 eta 60 urte artean dituzte, eta batzuk aurretik ere atxilotu dituzte delitu berberengatik.

Agenteek 39 miaketa egin dituzte, eta ordenagailu ugari, 173 disko gogor, eta 619 CD eta DVD konfiskatu dituzte. Horrez gain, bi errebolber aurkitu dituzte Murtzian egindako miaketan.

Espainiako Poliziaren arabera, atxilotuek haur pornografia trukatzen zuten, Peer to Peer (P2P) sareen bidez.

Operazioan, 150 agentek eta 46 epaitegik hartu dute parte. Ikerketak urtebete eta erdi iraun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak