Gizartea -

World Cheese Award

Munduko gaztarik onena hautatuko dute asteazkenen honetan, Donostian

Azaroaren 16tik 18ra, International Cheese Festival jaialdiak eskuak zabalduko dizkie mundu osoko gaztagileei.

3.061 gaztak hartuko dute parte World Cheese Awardsetan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, azaroak 16, munduko gaztarik onena zein den erabakiko dute Donostian, bertan ospatuko baita World Cheese Awards munduko gazta txapelketarik handienaren 29. edizioa. Ildo horretatik, azaroaren 16an, 17an eta 18an International Cheese Festival jaialdiak eskuak zabalduko dizkio gaztari.

World Cheese Awards txapelketan 3.061 gazta dastatuko dituzte epaileek. Epaimahaia 260 adituk osatuko dute, eta 35 herrialde ezberdinetako gaztek parte hartuko dute txapelketan. Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, urtetik urtera gaztagile gehiagok parte hartzen dute.

Epaimahaia osatzen duten adituak 66 taldetan banatuko dira, eta gazta guztiak dastatu ondoren, munduko gaztarik onena zein den erabakiko dute. Asteazkenean, 18:00etatik aurrera iragarriko dute zein den aurtengo World Cheese Awards txapelketaren irabazlea.

Hurrengo goizean, azaroaren 17an, eta txapelketaren historia lehen aldiz, “The Champion of the Champions” lehiaketa ospatuko da. Bertan, World Cheese Awards-en azken 28 edizioetako irabazleek hartuko dute parte eta horien artean saridun nagusia aukeratuko dute.

Munduko gazta txapelketarik handienaz gain, tailerrak, hitzaldiak, produktu berrien aurkezpenak eta lehiaketa gastronomikoak egingo dituzte. Halaber, Gazta Marketen esne gordinez egindako artisau gaztak ezagutu eta dastatzeko aukera egongo da.

Antolatzaileek 2.000 bisitari baino gehiago espero dituzte, eta helburua etxeko zein atzerriko profesional eta turistengana iristea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Gastronomia azken ordukoa Donostiako informazioa Gizartea albisteak Albisteak